XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batek bizkarretik zirgilotzen zuen artean, besoak meneratuz, Janichek eskuturra eutsi zion, eta lurrera jaisten zuen jada indiarraren bularrera destatzen zuen pistolaren kañoia.

Honek, bizkor, atzera eman zuen urrats bat, bere gerritik sastagai bat atera, zekor txuspa lurrera jaurtiki eta On Rafaelen gainera egiteko prestatzen zenean oihu batek: Atzera!, eta ia-ia bularrean jotzen zuen Colt batek geldiarazi zuten.

Chinchillatarretarik zaharrenak, indiarraren eraso zuzena ikusiz, jauzi egin zuen aurrez-aurre jarriz.

Indiarra geldi geratu zen.

- Senean! agindu zion Chinchillatarrak @-.

Senean, edo tiro egingo dizut, indiar memelo hori!.

Dudarik gabe indiarrak benetan tirako ziotela ulertu zuen.

Eta egoera lasaitzen utzi zuen.

Berak itxaroten zuen, eta iritsia uste zuen eguna ez zen oraindik, berak On Rafaelek zor zion galga kobratu beharko ziona.

Bakarrik topo eginen zuten.

Horrela konpondu nahi zuen berak.

Gizona gizonaren aurrean.

Makurtu, txuspa jaso eta sastagaia maginaratu zuen.

On Rafael, lotzen zutenek askatu egin zuten.

Honek bere pistola zorroratu zuen, eta Juanari zuzenduz, lasaitasun plantak eginez, betosko latzak aurkakoa adierazi arren honela agindu zion: - Juana! Zerbitzatu txurrut batzuk, bada.

Juanak, eskena garatzen zen artean bizkarka ezarrita zegoen mahai ondotik mugitu ez zenak, entzungor egin zion aginduari.

Txurrut batzuk zerbitzatzeko, diotsut! errepikatu zuen On Rafaelek.

- Ez dago zuretzat txurrutik hemen!.

Esan dizut lehen ere erantzun zuen, harro, dendariak, hortzak kraskatuz eta begiradaz desafiatuz.

Ez dagoela beraz, ezta? orru egin zuen On Rafaelek.

Eta salmahaira zuzenduz bonbiletarik bat heldu, eta lurrera erajo zuen.

Chinchillatarrek eta Janichek berriro sekulakoa montatzera zihoala ulertu zuten.

Chinchillatarretarik zaharrenak, indiarra bilatu zuen begiekin.

Indiarra lasai-lasai kaxoi batean eserita zegoen, itxuraz lasai.

Chinchillatarrak aurreruntz bota zuen Colt-aren zorroa, eta eskuaz kolpatuz, indiarrari zuzendu zitzaion: @- Kontuz! Badakizu. (...).